• 03

  • 04

  • 02

  • 01

NOLA ERABILI OHEA

Oheak baliabide mekaniko batzuk ditu oheko arropa modu automatikoan luzatzeko, “ohea egitea” deitzen duguna erabiltzailea ohetik jaiki eta oheko arropa mugituta gelditzen denean.

Luzatu eta osagaiak modu ordenatuan jartzea: azpiko maindirea, gaineko ohe-jantzia (funda nordikoa) eta burkoen fundak. Funda nordikoa, burkoaren funda eta burkoa bera mekanikoki luzatzen dira eta azpiko maindirea luzatuta egoten da belkro bidez koltxoiari lotzen zaiolako.

Ohea egiten pasatzen den denbora: 50 segundu

2 modu daude mekanismoa martxan jartzeko:

1- Ohearen armazoiak duen etengailua ESKUZKO moduan jarrita. Kasu honetan urrutiko mandoan martxan jartzeko botoia sakatzerakoan, oheko jantzia luzatu eta modu ordenatuan jartzen hasten da

2- Ohearen armazoiak duen etengailua modu AUTOMATIKOAN jarrita. Kasu honetan erabiltzailea ohetik jaikitakoan, 3 segundu pasa ondoren, automatikoki oheko jantzia luzatu eta modu ordenatuan jartzen hasten da.

Funtzionamendua

Ohea egiteko mekanismoa martxan jartzen denean, tapa bat irekitzen da eta beso bat ateratzen da bi arrabolekin. Bi arrabolen artean funda nordikoak daraman saihetseko lokarria jarri ondoren, funda nordikoa ohe bururaino desplazatzen da. Besoa, lokarria gainditu ondoren, jaitsi eta tapa itxi egiten da.

Aldi berean burkoak luzatu egiten dira burkoen fundari lotutako lokarri batzuen bidez, erratiluak biratuz eta burkoak igoz; behin goiko jantzia luzatu denean ohe bururaino, honen gainean erortzen dira.

Segurtasuna

Ohe gainean erabiltzaile bat dagoenean mekanismoari martxa ematen bazaio, hau ez da martxan jartzen, eta ohea egin bitartean (mekanismoa martxan) ohea zapaltzen bada, momentuan gelditzen da urrutiko mandoa berriro martxan jarri arte (eskuzko moduan jarrita badago etengailua) edo berriro ohea sakatuz (etengailua modu automatikoan badago).

Ohea egiten pasatzen den denbora
Copyright © 2012 www.ohea.eu. Eskubide guztiak gordeta. info@ohea.eu . Diseño: ACV MULTIMEDIA