• 04

  • 01

  • 02

  • 03

GALDERA OHIKOENAK

1- Establezimenduetan saltzen dituzten funda nordikoak, betegarri nordikoak, burkoaren fundak, azpiko maindireak eta koltxoiaren fundak balio dute ohe hauetarako?
EZ. Funda nordiko honek saihetsean lokarri batzuk daramatza funda luzatzeko, eta ohiko funda nordikoa baino estuagoa da. Betegarri nordikoak ere beste neurri batzuk ditu funda nordiko horretan ondo gelditzeko. Burkoaren funda lokarri batez sujetatuta dago luzatzeko eta bere lekuan jartzeko. Azpiko maindireak eta koltxoaiaren fundak belkroa dute saihetsean azpiko maindirea luzatuta mantentzeko.

2- Funda nordikoa, burkoaren funda eta azpiko maindirea garbitu behar ditudanean, zer erabiliko dut?
Ohea bi joku osorekin bidaltzen da: 2 funda nordiko, 2 azpiko maindire eta burkoaren 4 funda aldatzeko.

3- Ohea egin behar dut azpiko maindirea, funda nordikoa eta burkoaren funda aldatzen ditudanean?
EZ, azpiko maindireak daraman belkroa koltxoiaren fundak daraman belkroari lotzen zaio. Funda nordikoak saihetsean daraman plastikoa bere lekuan sartzen da, eta burkoaren fundak daraman lokarria dagokion zuloan sartzen da horrela utziz. Hauek gero mekanismoaren bitartez luzatu egiten dira.

4- Neguan hotza pasako dut funda nordikoarekin bakarrik?
EZ, neguan funda nordikoaren barruan fibra, mikrofibra, luma, lumatxazko edo akainen aurkako betegarri bat sartzen da, gorputzaren beroa mantentzen dutena. Betegarri nordiko hauek dentsitate ezberdina dute: 100, 200, 250, 300 eta 400 gr./m2 . Horrela, erabiltzaile bakoitzaren beharren araberako betegarri nordiko bat dago.

5- 2 burko txikien ordez burko handi bat nahi badut, azaroren bat badago?
EZ, burkoaren funda handiak 4 lokarri daramatza eta lokarri bakoitzaren punta dagokion zuloan sartu eta berdin funtzionatzen du.

6- Zer gertatzen da ohea egiteko mekanismoa izurratzen bada?
Ohea eskuz egin beharko genuke tekniko batek konpondu arte.

7- Argindarraren fakturan diru asko eramango luke honek?
EZ, kontuan izan behar da bere funtzionamendua 50 segundukoa dela egunean (ohea egiten pasatzen den denbora).

8- Non aurki ditzaket funda nordikoa, burkoaren funda, azpiko maindirea, koltxoiaren funda eta betegarri nordikoa?
Laister Internet bidez.

Copyright © 2012 www.ohea.eu. Eskubide guztiak gordeta. info@ohea.eu . Diseño: ACV MULTIMEDIA