
ATSEDEN PERFEKTUA
Beti aipatzen dira atseden egoki bat mantentzeak dituen abantailak. Izan ere, ongi lo egitea eta behar diren orduak, osasun on baterako oinarri dira. Garrantzitsua da horregatik ohartzea gure gorputzak atseden hartzeko duen beharraz eguneroko jardunari aurre egiteko. Beharrezkoa da bizirik jarraitzeko eta egunean zehar etekin gehiago ateratzen laguntzen digu, eguneko jardunaren ondoren energia berritzeko funtsezkoa baita.
Hazkuntzarako hormona askatzen den unea da. Organismoa erregulatu egiten da eta estresarekin amaitzen du.
Insomnioa baduzu edo lo egiteko orduan zailtasunak badituzu, kontuan har itzazu oinarrizko ohar hauek:
- Afari ligeroek eta karbohidratoetan aberatsek atseden hartzen laguntzen dute, serotonina produkzioa estimulatu egiten dutelako.
- Garrantzitsua da ariketa fisikorik ez egitea ohera joan baino hiru ordu lehenago, adrenalina deskargak loa hartzea zaildu egiten baitu.
- Gomendagarria da baita ere egunero oin eta hanketako txandakako bainu bat hartzea. Bakarrik barrinoi bat ur hotzez eta beste bat ur beroz beteta behar dira. Ur hotzetan hankak belauneraino hiru minutuz sartuz hasten zara. Gero ur berora pasa eta beste minutu bat behiago eduki. Behin baino gehiagotan errepikatu hau bera. Bainu hau ere oso ona da hipertentsioa, zirkulazio txarra eta arteriosklerosi kasuetarako. Aldi berean, ez da batere komenigarria barize eta flebiti kasuetarako, ezta hilekoarekin egonda ere.
- Sleep 2008 (loaren profesional estatubatuarren XXII. urteroko topaketan) aipatutakoen artean, Stanfordeko ikertaileek aurkeztutako honako hau azpimarratuko dugu bere garrantziagatik: epe batean lotarako ordu gehiago izateak, kirolarien errendimendua hobetu egiten du, eta bereziki, sprintatzeko beren ahalmena eta erreakzionatzeko denbora.
- Bostongo Unibertsitateko William Anthony psikologoak ziutatzen du siesta motz batek produktibitatea gehitzen duela, zentzumenak areagotu eta izpiritua goratu. Hala ere, duela gutxi `The Lancet´ek argitaratu duen Chicagoko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, insomnioa edo depresioa duten pertsonentzat ez da batere egokia.



